Barrikako leku-izenak
Aurkezpena
Duela zortzi urte ekin genion Gertuko elkartean Barrikako toponimiari buruzko lehen lana garatzeari.
Proiektu berezi hau nola sortu zen ezagut dezazuen, gure lehendakariak Gertuko Aurkezpen honetan laburbilduko dizue.
Elkarteko bazkide batzuen ahaleginaren eta etenik gabeko lanaren ondorio den lan hau eta poztasun handiz 2023an ikerketa horien emaitzak aurkezten dizkizuegu, WEB formatuan zein liburuaren formatu klasikoan.
mila toponimoko multzo honetan nabigatzen hasi aurretik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu toponimiaren oinarrizko kontzeptuak eta terminologia ezagutzea. Hori dela eta sarrera honek horretan lagunduko dizue.
Barrikako Udaleko alkatearen laguntza eta udal talde eta zerbitzuena ere ezinbestekoak izan dira proiektuaren garapenerako eta argitalpenerako. Alkatearen agurra.
Eta ezingo ditugu ahaztu, halaber, bidaide eta laguntzaile izan ditugun hainbat erakunde publikoetako ordezkari eta Barrikako bizilagun, haien babesari eta jarduerei esker lan hau amaitzea posible egin dutenak. Gure eskerrik beroenak haiei ere.